Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ere EH Bilduk jaso du boto gehien
Koalizioa abertzalea izan da botoetan gora egin duen bakarra. EAJk hiru mila boto pasa gutxiago izan ditu, PSE-EEk ia mila gutxiago eta Elkarrekin-Podemosek zazpiehun gutxiago. Bost batzarkide goierritar izango dira Gipuzkoako Batzar Nagusietan, EH Bilduko lau eta EAJko bat.
Gipuzkoako Batzar Nagusietarako hauteskundeetan ere EH Bildu izan da indarrik bozkatuena Goierrin.
Orain lau urte baino 159 boto gehiago jaso ditu (13.172, 13.012 2019an), eta gora egin du talde bakarra izan da.
EAJk boto galdera handia izan du. 2019an 14.733 bozka jaso zituen, eta atzo 11.501 izan zituen, 3.232 gutxiago.
PSE-EEk orain lau urte baino boto dezente gutxiago izan ditu. 2019an bost milako langa gainditu bazuen, aurten 4.151 bozka jaso ditu.
Udal hauteskundeeetan ez bezala, Elkarrekin-Podemosek behera egin du botoetan. 2015ean 2.563 jaso zituen, eta aurten 1.842.
Bost batzarkide goierritar
Oria barrutia ordezkatuz, Goierriko bost batzarkide izango dira datorren legealdian Gipuzkoako Batzar Nagusietan, lau EH Bildukoak eta bat EAJkoa.
Laida Begiristain (Ataun, 1983), Jon Altolagirre (Urretxu, 1983), Zelai Amenabarro (Legorreta, 1985) eta Maitane Gonzalez (Legorreta, 1992 / gaur egun ere batzarkide) EH Bildu ordezkatuz, eta Koldobike Olabide (Legazpi, 1962) EAJren izenean.
Oria Barrutian 9 batzarkide aukeratzen dira. Horietako bost (+1) EH Bilduk eskuratu ditu, hiru EAJk (-1) eta bakarra PSE-EEk (=). EH Bilduk 26.974 (%44,64) pilatu ditu Oria barrutian, EAJk 20.265 (%33,54) eta PSE-EEk 7.272 (%12,03).