EAJko Eric Galvezek abstentzioari egotzi dio udal hauteskundeetako botoen galera
Aurrera begira, "Legazpiren alde lanean jarraitzeko ilusio handia" dutela adierazi du zerrendaburuak.

Legazpiko EAJk bost zinegotzi izango ditu hurrengo legegintzaldian, azken legegintzaldian baino bat gutxiago. 1.353 boto jaso dituzte guztira.
Eric Galvez alkategaiak egin duen balorazioan abstentziori egotzi dio emaitza hori eta botoen galera: “Kanpainan etengabe aritu gara esaten abstentzioa zela gure etsai nagusia eta horrela izan da. Bagenekien guri egingo zigula eragin gehiena”. Bestetik, EH Bilduk ere botoak galdu dituela nabarmendu du, eta “momentu honetan zinegotzietan enpate gaude”.
Aurrera begira, “Legazpiren alde lanean jarraitzeko ilusio handia” dutela adierazi du, eta talde osoaren izenean eskerrak eman dizkie “gugan konfiantza jarri duten legazpiar guztiei”.