EH Bilduko Edurne Gonzalezek dioenez, "legazpiarrok aldaketa nahi dugu herrian"
Alkatetza hautatzeko momentuan alderdi guztiek aldaketaren nahia kontuan hartzea espero du.

Zerrenda bozkatuena izan da EH Bildu Legazpin, 1.611 botorekin, eta bost zinegotzi lortu ditu. Emaitza horien aurrean, Edurne Gonzalez alkategaiak “benetan” eskerrak eman dizkie legazpiarrei eta bereziki EH Bilduren militantzia eta komunitate osoari, “eskainitako babesagatik eta gure azken lau urteetako lana baloratzeagatik”. Aldi berean, “lortutako emaitzekin oso ilusionatuta”, eta atzoko “gau izugarri eta magikoaren ondoren, lanerako prest” daudela adierazi du.
Bestetik, “legazpiarrok hitz egin dugula” esan du, eta “emaitzek erakusten dute legazpiarrok aldaketa nahi dugula herrian”. Hori dela eta, alkatetza hautatzeko momentuan alderdi guztiek ere “irakurketa berdina egitea” espero du, “hori argi eta garbi geratu delako”.