«Herritarrek gure proiektuarekiko konfiantza dutela erakutsi digute eta guretzat hori da garrantzitsuena»
Iñaki Agirre izango da Legorretako alkatea 2023-2027 legegintzaldian. "Lanean hasteko gogotsu" dago taldea. Abstentzio altuaren inguruan hausnartu beharra azaldu du.
Zer balorazio egiten duzue udal hauteskunde emaitzen inguruan?
Balorazio positiboa egiten dugu. Hauteskundeak berriro irabazi ditugu eta orain dela 4 urtekoetan baino alde txikiagoarekin irabazi ditugun arren, herritarrek gure proiektuarekiko konfiantza dutela erakutsi digute eta guretzat hori da garrantzitsuena. Orain, lanean hasteko gogotsu gaude, herritarrekin batera gure proiektuak gauzatzen hasteko. Bestalde, abstentzio altuak ere kezkatzen gaitu eta horren inguruan hausnartzea egokituko zaigu.