«Lazkaotarrek eman dute beren iritzia eta agindua: azken lau urteetako bideari jarraitzea»
Udalerriko hauteskundeak irabazi izanaren eta Gipuzkoako emaitzen babesa txikiagotu izanaren gazi-gozoa azaldu du Zubiarrainek, lehen gogoetan.
Lazkaon lehia oso gogorra aurreikusten zen EAJren eta EH Bilduren artean eta emaitzak hori berretsi du. Lazkaotarrek eman dute beren iritzia eta agindua: geldialdirik gabe, eta orain arte bezala, herritar eta eragileekin batera, azken lau urteetan bezala, hartutako bideari jarraipena ematea. Izan ere, hau izan da hauteskunde kanpainan hartutako konpromisoa, lana eta errespetua eta gure onena emango dugu ahalegin horretan.
EAJk Lazkaon lortutako emaitza oso ona izan dugu, baina atzo lortutako garaipena gazi-gozoa izan da. Aitortu behar da, EAJk jasotako babesa, bereziki Gipuzkoan, aurreikusitakoa baino txikiagoa izan dela eta, ondorioz,emaitza hauen irakurketa sakon bat egitea dagokigula alderdi bezala.