«Orain arte bezala lanean segitzeko proiektuari eman diote zaldibiarrek babesa, herritar guztiekin batera»
Udal taldearen tamaina mantendu du Zaldibian EH Bilduk. Proiektuari jarraipena emateko babesa izan dela ziurtatu du Berrak.
“Balorazio positiboa egiten dugu. Zaldibiarrek beste lau urterako EH Bilduren proiektuari bultzada eman diote, orain arte bezala lanean segitzeko. Saiatuko gara herritar guztiei irekita dagoen udal bat egiten, herritar guztiekin batera etorkizuna eraikitzen. Lanean segitzea tokatzen zaigu, bai Zaldibian, bai Goierrin eta bai Gipuzkoan, EH Bilduren proiektuaren baitan eta horrek jaso duen bultzada nabarmen horrekin indartuta”.