Ordiziako udal hauteskundeen emaitzak berrikusi egin beharko dituzte
PSE-EEk baieztatu du zinegotzi bakarra dagokiola, eta ez bi atzo adierazi bezala.
Ordiziako udal hauteskundeetako emaitzak berrikusi egin beharko dituzte. PSE-EEk baieztatu duenez, zinegotzi bakarra dagokio, eta ez bi atzo argitaratutako emaitzek iragarri bezala. Kontaketan arazoren bat izan dute eta datozen egunetan argitaratuko dituzte datu ofizialak.
Espainiako Gobernuaren zein Gipuzkoako Foru Aldundiak argitaratutako datuen arabera, 7 zinegotzi lortu zituen EH Bilduk, 6 EAJk, 2 PSE-EEk eta beste bi Ordizia Orainek. Jakitera eman dutenez, datu horiek ez daude ondo eta berriz jakinaraziko dituzte emaitza ofizialak.