Pedro Sanchezek uztailaren 23ra aurreratu ditu Espainiako hauteskundeak
PSOEk Espainian lortu dituen emaitza txarrak aintzat hartuta erabaki du hauteskundeak aurreratzea. Bihar egingo den Espainiako Ministroen Kontseiluan egingo da ofizial erabakia.
Hauteskundeak berriz ere. Espainiako gobernuburu Pedro Sanchezek adierazpen instituzional baten bidez jakinarazi du Espainiako Kongresurako eta Senaturako Hauteskundeak uztailaren 23ra aurreratuko dituela. PSOEk Espainia mailan atzo izan zituen emaitza kaskarrak direla eta hartu du erabakia. “Espainiarrek hitza hartzea da egokiena, Espainiaren norabide politikoa zehaztu dezaten”. Bihar egingo den Espainiako Ministroen Kontseiluan egingo da ofizial erabakia.