Orbaitzeta-Urukulu-Orreaga, Izadi Zaleak elkartearen hurrengo mendi ibilaldirako proposamena
Igandean egingo dute irteera, eta izena eman behar da parte hartzeko, ostegunean, elkartean bertan.
Izadi Zaleak elkarteak mendi irteera berri bat antolatu du igande honetarako, ekainak 4. Oraingoan Nafarroako mendiak aukeratu dituzte, «ibilbide polit bat egiteko asmoz». Orbaitzetan hasi, Urukulu mendira igo eta Orreagan bukatuko dute, guztira 17 kilometro eginda.
Izena eman behar da aurrez, ostegunean, elkartean bertan, 18:30etik 19:30era bitartean.