Bertako produktuen sustatzeko azoka antolatu dute Itsason
Larunbatean egingo dute, hirugarren urtez. Krema tailerra eta 'Barne bidaia' liburuaren aurkezpena ere egingo dute. Bukatzeko, herri afaria.
Hirugarren urtez antolatuko dute Itsason elikadura eta kontsumo arduratsua sustatzea helburu duen bertako produktuen jardunaldia, larunbatean, 17:00etatik aurrera. Itsasoko produktuen azoka izango da plazan, eta tartean aurpegirako krema tailerra eta Iosune Arrondoren Barne bidaia liburuaren aurkezpena. 20:30ean, bertako produktuekin afaria egingo dute plazan.