2023/6/1

IGOR GORDOBIL. BEASAIN K.E.-KO ENTRENATZAILE OHIA

«Zikloak amaitu egiten dira eta bageneukan erabaki hori hartuta, irabazi ala galdu»

Gordobilek ez du Beasainen entrenatzaile izaten jarraituko. Bi urte eta erdi egin ditu taldea zuzentzen. Beasainek Hirugarren mailan jokatuko du berriz datorren denboraldian, aurten maila galduta. "Beasaini opa diot datorren denboraldian igoera lortzea, benetan poztuko nintzateke".

Beasainek ezin izan dio mailari eutsi

Liga jaitsierako partidan Ourenseren kontra 1-0 galdu du Beasainek. Kepa Lasa klubeko lehendakariak denboraldiaren balorazioa egin du. Igor Gordobilek ez du entrenatzaile karguan jarraituko.

June Aiestaran Euskal Herriko eskolarteko bertso txapelketan izango da larunbatean

Iurretan, Kepa Arroitajauregi frontoian izango da. Gonbidapenak 'Bertsosarrerak.eus' webgunean eskuratu daitezke.

Legazpiko Udalak baso-lurrak erosi ditu Brinkolan

Erositako baso-lurrak Kortaburu, Iturtxo, Etxerazabal, Kortatxo, Auntegi eta Astregi izenekoak dira, Otaño eta Larrosain mendien artean. 24.500 euroan erosi dituzte

Herri Eguna ospatuko dute larunbatean Itsasondon

16:00etatik gauerdira arte ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Helburua "herritarrak jai giroan bildu eta herritartasuna lantzea" da.

Goitibera txapelketa antolatu dute bigarren urtez

Maldan Behera Inertzia Kirol elkarteak antolatu du. Euskal Inertzia Koparako puntuagarria da. Mendizabal auzotik irtenda 16:00etan hasiko da lasterketa.

Ataun 2-1ekoa alde duela joango da Altzora, etzi, Herriartekoan

Finalaurrekoetara sailkatzeko nahikoa du Altzori partida bat irabaztea eta beste bietako batean sei tanto egitea. Zumarragak Astigarragan jokatu beharko du itzulikoa, paleta gomaz. Belokin hiru partidetatik bakarra irabazi zuten, eta zail dute kanporaketa gainditzea.

Aimar Maiz

Legazpiko KZ Guneak hileko ikastaroak aurkeztu ditu

Legazpiko KZ Guneak ekaineko ikastaroak ezagutarazi ditu. 40, 20 eta 10 orduko ikasaroak prestatu dituzte

Gipuzkoako finalerdiak jokatuko dituzte Oianguko pilotariek

Larunbat goizean, Hodei Irastorza zaldibiarrak eta Xabier Ibarguren mutiloarrak osatutako bikoteak Errepalako Begiristain anaien aurka jokatuko du Donostiako Gaskako trinketean.

Ataunen gaur hasiko dituzte 15. Gazte Festak, egun handia zapatuan jarrita

Gaur, bihar eta etzi izango dira ekitaldiak, herriko gazteria elkartu eta kuadrillen nahiz auzoen arteko hartu-emanak estutzeko asmoarekin.

A. Maiz

Hegialdeko jaiak girotzeko hasteko, rock kontzertua

Kontzertua Legazpiko Laubideko Kale nagusian izango da, 20:00etan hasita.

T. Madinabeitia

Aire zabaleko pintura lehiaketa izango da etzi, Idiazabalen

Margolariek sei ordu izango dituzte lanak egiteko.

J. Zarandona

Bertako produktuen sustatzeko azoka antolatu dute Itsason

Larunbatean egingo dute, hirugarren urtez. Krema tailerra eta 'Barne bidaia' liburuaren aurkezpena ere egingo dute. Bukatzeko, herri afaria.

J. Zarandona
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa