Dena prest etziko San Joan txirrindulari probarako Seguran
San Joan txirrindulari probaren 65. edizioa jokatuko da etzi, Seguran. Elite eta 23 urtez azpiko txirrindulariek hartuko dute parte eta Euskaldun torneorako proba puntuagarria izango da.
9:30ean abiatuko da afizionatuen pelotoia 131 kilometroko ibilbidea osatu asmoz. Txirrindulariek Seguratik Zegamara joan etorria egin beharko dute hasteko; ondoren, Lierniako ohiko zirkuituari sei itzuli eman eta lasterketa amaitzeko Zeraingo mendatea igaro beharko dute.
Intxausti segurarra ere bai
Euskalduna torneoaren baitako hiru lasterketaren faltan, lehia espero da bihar. Afizionatu mailako txirrindulari onenak espero dituzte, 150 inguru. Bertan izango da baita ere Xabier Intxausti segurarra.