Euskaltzaindiaren Mintzola beka jaso du Maddi Aiestaranek
'Beasaingo gazteen kafe-tertulia' proiektua aurkeztu du beasaindarrak. Irailaren 29ra arteko epea du lana ontzeko.
Euskarazko ahozko jarduna ikertzeko zortzi egitasmo saritu ditu Euskaltzaindiak, eta horietako bat Maddi Aiestaran beasaindarraren Beasaingo gazteen kafe-tertulia proiektua.
Beka jasoko dute ondorengo egileek: Adierazkortasuna lantzeko proposamen didaktikoa: imitazio-jolasak, Iñigo Otaegi eta Jon Basauri; Hizkuntza nahasmenduaren aztarna bila euskaraz: kasu-marka eta aditz komunztadura, Ainhoa Leyaristi; Iruñerriko gazteen hizkera, Audrey Serrano; Ergatiboaren erabilera euskara-gaztelania kode-alternantzian: kasu azterketa, Endika Uriarte; Lexikoaren aldakortasuna Imozko hizkeran. Inkesta linguistikoak, Alazne Fernandez de Muniain; Aldudeko ibarreko euskara, Oier Urreizti; eta Kode-alternantziaren erabilera eta jarrera euskaldunengan, Mikel Perez.
Gradu-eta master-amaierako lanak onduko dituen ikertzaile bakoitzak 1.500 euro jasoko ditu, eta irailaren 29ra arteko epea dute. Ikerketa-lan monografikoaren saridunak berriz, 3.000 euroko laguntza jasoko du.