June Aiestaran Euskal Herriko eskolarteko bertso txapelketan izango da larunbatean
Iurretan, Kepa Arroitajauregi frontoian izango da. Gonbidapenak 'Bertsosarrerak.eus' webgunean eskuratu daitezke.
June Aiestaran Beasaingo Loinatz jaietako bertso saioan. // Ariane Vierbücher Larunbatean jokatuko da Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketa, Iurretan, Kepa Arroitajauregi frontoiko oholtzan. June Aiestaran beasaindarra Gipuzkoa ordezkatzen izango da, Danel Etxeberriarekin batera; Nafarroatik Kattin Madariaga eta Eki Mateorena; Arabatik Maddi Agirre eta Sabin Abarrategi; Bizkaitik Haizea Telleria eta Ixone Asategi; eta Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako ordezkariak Haira Aizpurua eta Ibai Lekuona izango dira. Sarrera doan izango da eta gonbidapenak eskuragai daude dagoeneko Bertsosarrerak.eus atarian.













