Berdinketaren ondoren, Senpereko Ixo Garagardotegiak jantzi du txapela
Legorretako Basabe garagardoak eta biek puntu kopuru berbera lortu dute lehen dastaketan, 164 puntu, eta epaileek bigarren itzuli bat egitea erabaki dute.
Senpereko Ixo Garagardotegiak irabazi du gaur Ordizian jokatu den Euskal Herriko Artisau Garagardoen lehiaketa. Lehia estua izan da, Legorretako Basabe eta biek berdindu egin baitute lehen dastaketan, eta bigarren itzulian Lapurdiko garagardotegia jo dute epaileek garailetzat.
Ixo Garagardotegiak Begi Beltz izeneko garagardoa aurkeztu du lehiaketara (Staud beltza) eta Legorretako Basabek Legoreggae izenekoa (APA). Hirugarren sailkatua Garagart izan da (Mexican Scout, 162 puntu).
Gauerdira arte egongo da zabalik Ordizian Emaneurrek antolatutako garagardo azoka .