Hamar bertsolari aritu dira kantuan Iurretako Kepa Arroitajauregi pilotalekuan. Haira Aizpuru lapurtarrak jantzi du txapela bigarrengoz, eta Eki Mateorena nafarra izan da txapeldunordea. Bertsolari beasaindarrak lehen galbahea pasa, eta finaleko bigarren zatian kantatzeko aukera izan du.
Legorretako Basabe garagardoak eta biek puntu kopuru berbera lortu dute lehen dastaketan, 164 puntu, eta epaileek bigarren itzuli bat egitea erabaki dute.
Iban Aranburu beasaindarrak jaso du bigarren saria, eta Iñaki Zabaleta idiazabaldarrak hirugarrena. Haurretan partaidetza handia izan da. Jasotako lan guztia erakusketa batean bildu dituzte.
Hamasei partaide lehiatu dira Mendizabal auzotik behera jokatu den lasterketan, bost modalitatetan banatuta. Sailkapena eta argazkiak albiste barruan.
Euskal Herriko Artisau Garagardo Azoka martxan da Ordiziako Plaza Nagusian, Emaneurre taldeak antolatuta. Hamabost ekoizleren garagardoak dasta daitezke. 17:00etatik gauerdira arte egongo da zabalik. Iluntzean kontzertuak egongo dira, eta burruntzian erretako txerriaren pintxoak ere bai, besteak beste.
Bigarren Samuel Fernandez (Caja Rural) sailkatu da, eta Iñaki Diaz Melero hirugarren. Taldeka Laboral Kutxa nagusitu da, eta Mendiko saria Galder Bengoetxeak eskuratu du.
Ekain Kulturalari hasiera emanez, Kaleko Jostunen IX. Eguna ospatu dute Ormaiztegin. Dozena bat jostunek teknika ezberdinekin egindako lanak nola egin erakutsi diete herritarrei.
Haur eta gaztetxoentzako abilezia zirkuitua, patin martxa herrian zehar eta patinatzaile profesionalen lasterketa egin dituzte, Zaldibiako Irristaka patinaje taldeak antolatuta.
Goizean, sailkatze faseak jokatu dituzte, eta arratsaldean fase finala. Hego zein Ipar Euskal Herriko, Frantziako, Kataluniako eta Espainiako 12 taldek parte hartu dute.