Biarnoko Section Paloise Rugby taldeak irabazi du Haurugby txapelketa
Goizean, sailkatze faseak jokatu dituzte, eta arratsaldean fase finala. Hego zein Ipar Euskal Herriko, Frantziako, Kataluniako eta Espainiako 12 taldek parte hartu dute.
Biarnoko Section Paloise Rugby irabazi du Ordizia Rugby Elkarteak antolatutako XVII. Haurugby txapelketa. Infantil mailako haurrentzako txapelketa da, 2009 eta 2010 artean jaiotakoentzat. Goizean, sailkatze faseak jokatu dituzte, eta arratsaldean fase finala.
Hego zein Ipar Euskal Herriko, Frantziako, Kataluniako eta Espainiako 12 taldek parte hartu dute: Ordiziak, La Unicak (Iruñea), Angeluk (Lapurdi), Univ. Lleida-k (Katalunia), Kantabriako Selekzioak, Buc-ek (Bartzelona), El Salvador-ek (Valladolid), Section Paloise Rugby (Frantzia), U S Bardos-ek (Lapurdi), Univ. Bilbaok, Portes du Bearn-ek (Frantzia) eta Gipuzkoak.