Felix Flamariquek irabazi du Idiazabalgo Aire Libreko III. Pintura Lehiaketa
Iban Aranburu beasaindarrak jaso du bigarren saria, eta Iñaki Zabaleta idiazabaldarrak hirugarrena. Haurretan partaidetza handia izan da. Jasotako lan guztia erakusketa batean bildu dituzte.
Felix Flamariquek aurkeztutako lana jo dute epaileek Idiazabalgo Aire Libreko III. Pintura Lehiaketaren lan onentzat. Iban Aranburu beasaindarrarentzat izan da bigarren saria, eta hirugarrena Iñaki Zabaleta idiazabaldarrarentzat.
A Kategoriako partaidetza ez da izan aurreko bi edizioetan bezainbestekoa, baina haurrena nabarmen hazi da. Partaide guztiek goiz osoa izan dute haien margolanak egiteko, norberak gustukoen duen teknika erabiliz.
Jasotako lan guztiekin erakusketa bat jarri dute ikusgai udaletxeko beheko aretoan.
A KATEGORIA (16 urtetik gorakoak)
1. Felix Flamarique Martinez (Izenbururik gabe) 800 euro
2. Iban Aranburu (Aizkorri azpian) 500 euro
3. Iñaki Zabaleta (Mabi) 300 euro
Lehen herritarra. Nekane Aranburu Mujika (Zubi-xarmanta) 300 euro
B KATEGORIA (13-15 urte bitartekoak)
1. June Munarriz (Arraizene)
2. Beñat Unanue Sarasola (Artzaintzari omenaldia)
3. Harri Goiburu (Erloju zaintzailea)
D KATEGORIA (9-12 urte bitartekoak)
1. Aiala Aranburu Lasarte (Izenbururik gabe)
2. Ane Balerdi Aranburu (Zubixe)
3. Paule Otamendi Mujika (Arbolaren berezitasuna)