Nikolas Alustiza zumarragarrak irabazi du Segurako 65. San Joan proba
Bigarren Samuel Fernandez (Caja Rural) sailkatu da, eta Iñaki Diaz Melero hirugarren. Taldeka Laboral Kutxa nagusitu da, eta Mendiko saria Galder Bengoetxeak eskuratu du.
Nikolas Alustiza zumarragarrak (Laboral Kutxa) irabazi du gaur goizean jokatu den Segurako 65. San Joan proba. Bigarren Samuel Fernandez (Caja Rural-Alea) sailkatu da, eta Iñaki Diaz Melero (Laboral Kutxa) hirugarren.
Taldeka Laboral Kutxa izan da onena, eta Mendiko saria Galder Bengoetxeak jaso du.
Segurako 65. San Joan proba Euskaldun Txapelketarako puntuagarria izan da, eta gaurko lasterketaren ondoren, Julen Arriola-Bengoak (Caja Rural-Alea) jantzi du liderraren maillot urdina.
Elite eta 23 urtez azpiko karrera izan da Segurakoa, eta 131,4 kilometroko ibilbidea osatu behar izan dute ziklistek. Sei aldiz igo behar izan dute Liernia Ormaiztegi aldetik, eta azken itzulian Zeraingo kaskoa ere bai.
Argazkiak: Iñaki Gurrutxaga