Gerra aurreko autoak Zumarragan

Lasarteko zirkuituak ehun urte bete ditu eta hori ospatzeko gerra aurreko ibilgailuen rallya antolatu dute. Gaur Donostiatik irten dira eta Donostian amaitu dute. Geldialdietako bat Zumarragan izan da. Eguerditik 15:00etara auto guztiak ikusgai egon dira. Parte hartzaileen artean bi goierritar daude: Iñaki Arratibel gabiriarra eta Jesus Mari Etxeberria lazkaotarra.