Ballet dantzariek Barrena Parkea bete dute Ordiziako III.Barandillan
III. Barandila egin dute Ordizian ballet dantzariek. 100 dantzari inguru elkartu dira Ordiziako eta Pasaiako taldeak elkartuta.
Ballet munduan oso ezagunak dira horrelako hainbat ikuskizun. Gipuzkoan ezagunena Donostiako Kontxako barandan egiten den ballet ikuskizuna da, 1000 dantzaritik gora elkartzen baitira bertan. Goierrin ere egin izan da beste leku batzuetan, hala nola, Beasainen; eta gaurkoan Ordiziaren txanda izan da.
100 dantzari inguru elkartu dira aurtengo edizioan, Barrena Parkea betez, dantzariz zein ikuslez. Pasaiako Studio 24 taldearekin aritu da gaurkoan dantzan Ordiziako Amets Bideko ballet dantzariak. Adin desberdinetako dantzariek hartu dute parte, txikienetik hasi eta helduenetaraino. Pieza ezberdin ugari eskaini dituzte 40 minutu inguruko ikuskizun batean, mugimendu motel eta eleganteekin. Barrena Parkeko ertzak ikuslez bete dituzte dantzariek.