San Adrianera erromesaldia eta aginte makilen trukaketa
San Adrianera erromesaldia egin dute gaurkoan eta Zegamako, Segurako eta Idiazabalgo alkateek aginte makilen trukaketa egin dute.
San Adrianen hasi dute goiza erromesek. Goizean goiz San Adrianera igo dira eta ondoren Zegamara jaitsi. Ohi bezala, aurten ere herri bakoitzean mokadutxo bat egiteko apobetxatu dute. Eguerdi aldera iritsi dira Segurara. Bertan, Imaz tabernako atzeko aldeko txoko hartan egin dute mokadua. Ondoren, 14:00ak aldera iritsi dira Idiazabala, bertan amaiera emateko aurtengo San Adriango erromesaldko ibilbideari.
Ibilbidean zehar hiru herrietako ordezkariak izan dira bertan. Zegamako Iker Zubeldia, Segurako Izarra Urdalleta eta Idiazabalgo Iñaki Alberdik aginte makilak trukatu dituzte erromesaldi egun honetan, hiru herrien batasunaren ikur gisa.