Buru osasunaren inguruko zine zikloa Usurbera iritsiko da asteartean
Agifesek antolatuta, buru osasuneko arazoen ezagutza zabaltzea eta buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea da helburua.
Agifes elkarteak, buru osasun arazoak dituzten pertsonen eta senitartekoen Gipuzkoako elkarteak, antolatutako Zinema eta Osasun Mentaleko zikloak Beasainen lur hartuko du aurten, formatu ibiltariari esker. Egitasmoaren helburua da buru osasuneko arazoen ezagutza zabaltzea eta buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea.
Emanaldia, ekainaren 13an, asteartea, izango da, Usurbe Antzokian, 19:00etan. Palabras en las paredes del baño filma proiektatuko da. Film luze estatubatuar honek eskizofrenia paranoidea duen nerabe baten istorioa kontatzen du, sendagai esperimental batekin duen tratamendu berriak institutuan eta eguneroko gainerako esparruetan bizitza normala izateko aukera emango diolakoan.
Zine saiorako gonbidapenak Usurbe Antzokiko leihatila digitalean jaso daitezke. Internet bidez ere egin daiteke usurbe.eus webgunean sartuta. Sarrerak doakoak izango dira.
Solasaldia
Halaber, proiekzioaren ondoren, ikusleek solasaldi batez gozatzeko aukera izango dute. Azken ekitaldi honen helburua filmaren mezuan sakontzea izango da, aretoan dauden beasaindarrekin batera.