Bosgarren urtez egingo dute topaketa. Goierriko bederatzi herri ezberdinetako 45 lagun elkartuko dira. Anjel Lertxundi idazlea izango da aurtengo idazle omendua.
Ion Fontenla da liburuxkaren egileetako bat. Atzo aurkeztu zuten Arrasaten. Goierrin Beasaingo Mirentxun, Lazkaoko Gerrikon eta Biziolan eskuratu daiteke.
Artzain eta baserritarrek Lurgintzara deitu behar dute artilearen entrega ordua zehazteko. Finantzaketaren zati bat Gipuzkoako Foru Aldundiak egingo du, eta bestea artzainek. Kostua ardi kopuruaren araberakoa izango da.
Agifesek antolatuta, buru osasuneko arazoen ezagutza zabaltzea eta buru nahasmendua duten pertsonen gizarteratzea sustatzea da helburua.
Bederatzi herrialde eta hiru erkidego autonomo egongo dira ordezkatuta kulturarteko festan. Bost artisauen hartuko dute parte azokan. Eguerdira bitarte, hainbat ekintza daude igandean.
Lehenengo eta bigarren faseen arteko atsedenaldian, berrikuntza bat aurkeztuko du Goierri Gorri Klubak: Goierri Gorriren ereserkia.
Infantil mailako nesken arteko txapelketa izango da, hamaikako futbolean. Beasainen, Lazkaon, Ordizian eta Idiazabalen jokatuko dira partidak. Hamasei taldek parte hartuko dute.
Trapalata txaranga, Erne trikitixa hirukotea, Markel Vesga xake jokalaria eta Eneko Gutierrez magoa gonbidatu dituzte. Jatekoa, edatekoa, kirola eta musika ez dira faltako bihartik. Jai batzordea boluntario bila dabil.
Oin Arinek Valentziako Alcalans dantz taldea gonbidatu du, eta larunbatean egun osoko festa eta emanaldi sorta prestatu dute. Igandean, Dantzari Txiki Eguna ospatuko da, sei talderekin.
Hilaren 26tik 30era bitartean emango du. Prezioa 5 eurokoa da.
Twitterren jakinarazi duenez, datorren udazkenean kaleratuko da nobela. Mendigurenen bederatzigarrena izango da
Txirrindulari oiartzuarra gaur hil da 79 urterekin, gaixotasun baten ondorioz. 2017ko Marino Lejarreta Klasikoan eta iazko Ordiziako Klasikoan omendu zuen Txapel-Gorri elkarteak Perurena.
Gure Eskuk abiatu du eta ekarpenak egin daitezke larunbatera arte.
2023ko Beasaingo Garagardo Festak badu data: irailaren 21, 22 eta 23an. Beasaingo Plaza azpian egingo da, 'Goierriko presoen lagunek' antolatuta. 30 garagardo desberdin dastatzeko aukera izango da.
Antzarekin egingo dute erakustaldia. Beasaingo Udalak sustatzen duen 'Txakur eredugarri' programaren barruan antolatutako ekimena da.
Txindoki Atletismo Taldeak ekainaren 24an, arratsaldez, Ordiziako Altamira estadioan jokatuko den Jose Antonio Peña atletismo mitinaren promozio bideoa kaleratu du. Albiste barruan ikus daiteke.
San Gregorioko plazako frontoian izango da. Bederatzi garagardo mota desberdin jarriko dituzte. Bi egunetan DJek girotuko dute gaua.