Xabier Mendigurenek beste nobela bat argitaratuko du
Twitterren jakinarazi duenez, datorren udazkenean kaleratuko da nobela. Mendigurenen bederatzigarrena izango da
Julio Escudero Padilla Xabier Mendiguren idazleak jakinarazi du liburu berri bat kaleratuko duela udazkenean: Oso latza izan da izango da horren izena.
Beasaindarrak dagoeneko ibilbide luzea dauka literatura munduan. Bere bederatzigarren lana izango da. Genero desberdinak landu ditu, baita adin tarte desberdinetara hurbildu ere: haur eta gazteentzako ipuinak, eleberriak eta antzerkia. Sari ugari ere jaso ditu egindako lanengatik.
“Aspaldiko partez” nobelara jo duela esan du. 2018. urtean idatzi zuen bere azkeneko eleberria: Zu entzuteko gaude.












