Goizeko ordutegia eta mailegu epe luzeagoak Legazpiko Udal Liburutegian
Udako ordutegia astelehenean sartuko da indarrean, eta abuztuaren 31ra arte luzatuko da.
Udako udal liburutegia martxan jarriko da datorren astelehenean Legazpin, eta iralera arte goizeko ordutegia izango du bakarrik. gainera, liburuak, diskoak eta abar maileguan eramateko epeak ere luzatu egingo dituzte.
Udako ordutegia astelehenean jarriko dute indarrean Udal Liburutegian, eta abuztuaren 31ra arte, 10:00etatik 14:00etara bakarrik egongo da irekita zerbitzua. Ordutegi berria dela eta, bestalde, mailegu epea irailera arte luzatu du, hau da, orain liburuak edo diskoak hartu eta irailera arte ez dira itzuli behar. Gainera, ohi baino liburu edo disko gehiago eraman daitezke