Miriam Luki idazleak 'Argialdiak' narrazio liburua aurkeztu du
Miriam Luki idazleak (Urretxu, 1973) Argialdiak liburua aurkeztu zuen larunbatean Madaia plazan. Fizkioko lehenengo liburua du, eta herrikideen aurrean eta irakurleekin lehenbiziko hartu-emana izan zuen, duela aste batzuetako aurkezpen ofizialen ondoren.
Susa argitaletxeak argitaratu du Argialdiak. Ipuin bilduma da. Larunbateko aurkezpenean, Monica Leiva eta Antxiñe Mendizabal izan zituen lagun Lukik.














