2023/6/12

Burdinola eta Doinua elkarlanean aurten ere, San Migel baseliza berriz ere musikaz betetzeko

Igandean izango da kontzertua, 12:00etan, eta eskolako ikasle helduen haize, gitarra eta kantu taldeek parte hartuko dute. Astean zehar ikasturte amaierako emanaldi ugari izango dira.

Ormaiztegiko Berjaldegi auzoko festa bideoan

Ormaiztegiko Berjaldegi kaleko bizilagunak auzoko festa ospatu zuten larunbatean, aurreneko aldiz. Ehun bat lagun elkartu ziren bazkarian, eta bingoa izan zuten gero. Bideoa albiste barruan ikusgai.

Goierriko Hitza

Zaldibiako plazaren diseinurako ikasleek azken egonaldia gaur hasiko dute

Udalak harrera egingo die EHUko eta Innsbruckeko (Austria) unibertsitateko arkitektura ikasleei, gaur 20:00etan. Ekainaren 23ra arte, plazarako proposamena bukatu eta jendaurrean aurkeztuko dute. Bertan kanpatuta egongo dira.

Gaztetxoen judo eta jiu jitsu jaialdia eta gerriko beltza lortzeko azterketak, denboraldi «gazi-gozoa» ixteko

Talde tekniko berrituarekin ekingo dio hurrengo denboraldiari Legazpiko klubak. Defentsa pertsonaleko taldeak sortu nahi ditu.

Ostiralean hasiko da udako denboraldia Bikuña kiroldegian

Irailaren 10era arte luzatutako da. Bitarte horretan ordutegi bereziak izango dira bi igerilekuetan eta irekita egongo da solariuma.

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa