Susana Lopez zaldibiarra eta Alaitz Imaz izan dira emakumeen sega sail lehiaketaren irabazle
Almitza elkarteak antolatutako Emakumezkoen Binakako II. Sega Sail Txapelketa atzo jokatu zen, Elorrioko (Bizkaia) Gazeta auzoan. Lau bikotek parte hartu zuten. 300 metro koadroko saila ebaki behar izan zuten segalariek, binaka. Azkartasuna eta txukuntasuna hartu zieten aintzakotzat, nazioarteko eran ohi den bezala.
Txapeldun Susana Lopez zaldibiarrak eta Alaitz Imazek osatutako bikotea atera da. Bigarren Jugatx Agirre eta Luixa Uzkudun, hirugarren Izadi Arrospide eta Ainhoa Mazkiaran, eta laugarren Ainara Otamendi eta Sheyla Sarasola izan dira.