Hurrengo urteko jaiei begira daude dagoeneko Hegialden
Asteburuan ospatu dituzte jaiak Legazpiko auzo honetan. Igandeko su artifizialekin agurtu zituzten hurrengo urtera arte.
ARGAZKIAK: Octavio Cirez, Santikutz Xake Elkartea, Eneko Gutierrez eta Tere Madinabeitia Euriak azken eguna ia zapuztu zuen arren, giro ederrean ospatu dituzte jaiak Hegialde auzoan asteburuan zehar, 43. urtez. Ostiral arratsaldetik igandera arte, jende ugari elkartu duten ekitaldiak izan dira auzoan, haur, gazte zein helduei zuzendutakoak.
Musikarik dantzarik, kirolik edo topaketa gastronomikorik ez dira falta izan hiru egunetan zehar. Igande gauean botatako su artifizialekin eta azken trakarekin agurtu dituzte jaiak, hurrengo urtera arte.













