Markel Vesgak xake erakustaldi paregabea eskaini du Hegialdeko jaietan
Aldi berean 30 partida jokatu zituen larunbat goizean. Bakarra berdindu eta gainerako guztiak irabazi egin zituen.
Markel Vesga jokoan, larunbat goizean. ARGAZKIA: Octavio Cirez Hegialdeko jaien barruan, aldibereko xake partidak jokatzeko aukera izan zuen auzoko bertako Markel Vesga xake jokalari gazteak. Erakustaldia larunbat goizean egin zuten Laubideko kale nagusian, Santikutz Xake Elkartearen laguntzarekin antolatuta.
Vesgak 30 partaideren aurka jokatu zuen. Gehienak klubekoak bertakoak ziren, Vesgaren kideak azken urteetan, eta Domingo Agirreko xake eskolako eta klubeko ikasle asko era baziren. Azkoititik eta Zumarragatik eta Elorriotik (Bizkaia) ere hurbildu ziren jokalariak Legazpira.
Partida bat berdindu eta gainerako guztiak irabazi zituen Vesgak. Xabier Garmendia legazpiarraren aurka berdindu zuen.













