Gaur Oilar Jokoa egingo dute Legazpin
Plazan jokatuko da, 19;00etan hasita eta Goiz Deia txistularien laguntzarekin. 12 urtetik gorakoei zuzenduta dago.
Ohiturari jarraituz, gaur, Korpus Zortzigarrenean, Oilar Jokoa egingo dute Legazpiko plazan, 19:00etan hasita.
Oilarra da joko honen protagonista nagusia. Lurrean markatutako bide bihurri baten amaieran egongo da, eta partaideek harenganaino iritsi beharko dute, bide horretatik atera gabe, ondoan joango diren Goiz Deia txistulari taldeko kideek joko duten Tranka-tranka doinuaren eta publikoaren jarraibideei jarraituta. Partaideek ezpata bat eramango dute gainean, eta oilarrarengana iritsitakoan, ezpatarekin borobil bat marraztu beharko dute airean, bere gainean.
Jokoan 12 urtetik gorako neska-mutilek parte hartu ahal izango dute. Hasi aurretik bertan azaldu besterik ez dute egin behar. Saria 20 eurokoa izango da, garai batean oilarra bera izaten bazen ere.