Agurrak, udalkide berriak eta jarraipenak
Hamar herritan orain arteko alkateek hartuko dute ziur berriro makila. Sorpresarik ezean, beste lauk ere lortuko dute. Zortzitan, aldaketa izango da.
Lehen aulkiaz bestela ere, historiko batzuek agur esango dute. Aste honetan agurtu da publikoki Koldobike Olabide, Legazpiko alkate zortzi urtean egona. Lazkaon, udalbatzako zizeilua utziko du Felix Urkolak ere. 1999tik etengabe parte hartu du, sei agintalditan: hiru aldiz alkate (1999, 2003 eta 2015) eta beste hirutan zinegotzi. Beasainen, Mikel Olano (EH Bildu), Xabier Matarrantz eta Malu Valles (EAJ) ere badoaz, urte askoko udalgintza utzita.
Geratuko direnak ere badira. Mutiloako Iñaki Ugaldek 7. aldia hasiko du; 24 urte darama udalbatzan; lehen laurak (1999-2003) zinegotzi, 2003tik alkate.
Zumarragan ere makila eskuratuko du, zantzu guztien arabera Mikel Serranok (PSE-EE). 2008an hartu zuen alkatetza, agintaldia hasita. Bihar, bosgarren aldia hasiko du.