2023/6/16

Goierri Valley Elkarteak urteko Ohiko Batzarra egin du

Eskariei dagokienez, 2022 urtea enpresentzat "ona" izan zela azaldu dute. Elkarteko bazkide ez diren enpresek elkartearen proiektu eta zerbitzu batzuetan parte hartzeko aukera izango dute.

Arte diziplina desberdinen eskaintza bizi-bizi dator gaurtik Beasainen

Nafarroa23 estudioan ‘Ilargia eta Zuhaitzak’ ekitaldia izango da gaur. Bear herriko pintura elkartekoek ikasturte amaierako erakusketa inauguratuko dute Igartzan.

Ariane Vierbücher
LIDE ERBINA. ERRUGBI JOKALARIA

«Eroso egoteko eta nire burua ikusteko garrantzitsua izan da Europako Txapelketa jokatzea»

Eibar Rugby Taldean hirugarren urtea egin du Lide Erbinak (Ordizia, 2000). Bi urteren ondoren, Espainiako Selekziora itzuli da, Algarven jokatutako Europako txapelketarako.

Laida Goiburu

Julen Oriak irabazi du Oilar Jokoa

Hamasei gaztetxok eman zuten izena parte hartzeko, eta Oria zazpigarrena zen. Bi minutu inguru behar izan zituen udaletxe azpitik oilarra zegoen lekuraino iristeko.

Goierriko 22 udalak bihar eratuko dira

Udal hauteskundeetan hautetsitako 208 herritarrek zinegotzi karguak hartuko dituzte. Alkatetzak gehiengo osoz ziurtatuta daude 18 herritan. Itun politikoak iraul ditzakeen bakarra Legazpi izango da.

Aimar Maiz
AGENDA

Asteburuan Goierrin zer?

Kontzertuak, antzerkiak, Ezkioko San Pedro jai aurreratuak, Seguran San Joan jaien lehen txanpa zinema kartelera, Urretxuko Dantzari Txiki Eguna... Kontsultatu agenda albiste barruan.

Goierriko Hitza

Ilintxak eta La Sallek bihar ospatuko dute denboraldi amaiera

Bi klubetako kirolariek taldeko argazkia aterako dute 12:30ean, plazan. Bazkalondoan berriz elkartuko dira, festarekin kalean jarraitzeko. Andraitzek hurrengo larunbatean ospatuko du denboraldi amaiera.

Udalbatza berriak osatzeko bilkuren ordutegia

Altzagan eta Ormaiztegin 09:00etan izango dira osoko bilkurak, Ezkio-Itsason 10:00etan, Gaintzan eta Zumarragan 10:30ean, Ataunen, Mutiloan eta Olaberrian 11:00etan, Itsasondon 14:00etan eta gainontzeko herri guztietan 12:00etan.

A. Maiz

Agurrak, udalkide berriak eta jarraipenak

Hamar herritan orain arteko alkateek hartuko dute ziur berriro makila. Sorpresarik ezean, beste lauk ere lortuko dute. Zortzitan, aldaketa izango da.

A. Maiz
Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa