Musika instrumentuei buruzko hiru erakusketa

2023ko udan Igartzako monumentu multzoan hiru erakusketa izango dira ikusgai musika instrumentuekin lotuta. Hiru erakusketak Musica para ver elkartearen ekimenez antolatu dira eta eta gai ezberdinak lantzen dira. Jauregiko patioko erakusketa gelan Emakumea musika tresnetan deituriko erakusketa izango da. Errotan, Kanpaien artea deiturikoa. Eta azkenik, Igartzako burdinolako erakusketa gelan Elkano bere eskaletako musika tresnak izenburua duena.
Abuztuaren 27ra arte egongo dira irekita burdinolako eta errotako erakusketak. Jauregiko erakusketa gelako erakusketa, berriz, uztailaren 11an irekiko da.
Astelehenetik ostiralera 18:00-20:00, eta asteburuetan 11:00 -14:00 eta 18:00-20:00.