Saskibaloi, eskubaloi eta futbol festa handia ospatu dute asteburuan Legazpin
Andraitz, La Salle eta Ilintxa klubetako 300dik gora lagun elkartu ziren larunbat eguerdian taldeko argazkia ateratzeko. Ospakizunak gauera arte iraun zuen.
Azken urteetan bezala, Legazpiko kirol klub handienek bat egin dute aurten ere, denboraldi amaiera batera ospatzeko. Andraitz saskibaloi klubeko, Ilintxa futbol elkarteko eta La Salle eskubaloi elkarteko jokalariak, entrenatzaileak eta zuzendaritza taldeetakoak familia argazkia ateratzeko elkartu ziren larunbat eguerdian plazan, 300dik gora lagun, eta gero musikaz alaituriko poteoa egin zuten herriko erdigunean.
Ilintxakoak eta La Sallekoak bazkaltzera joan ziren ondoren, Aitxuri eta Laubide jatetxeetara hurrenez hurren, eta festa giroan amaitu zuten eguna. Andraitzek hurrengo larunbatean egingo du denboraldi amaiera ospatzeko bazkaria.