Ahoztar Zelaietak Lazkaon liburu bat aurkeztuko du gaur
Diagnostico Tolosaldea. La privatizacion de la sanidad en el oasis vasco liburua aurkeztuko du, gaur, Ahoztar Zelaieta ikerkuntza kazetari bilbotarrak Lazkaon. Sortu alderdiak antolatu du ekitaldia, eta Gerriko elkartean 18:30ean izango da solasaldia. Liburua gaztelaniaz den arren, aurkezpena euskaraz egingo du.