2023/6/20

Migrazioa hezkuntza proiektu

Zumalakarregik migrazioaren kontzeptua gerturatu nahi die herriko ikasleei. Proiektuaren 3. edizioa da. Erakusketa uztailaren 4ra arte egongo da ikusgai.

Europar musikari gazteen egunarekin amaituko du ikasturtea Doinuak bihar

Arratsaldean, Agirre-etxeberri parketik aterata, kalejira egingo dute erdigunean, eta parkera itzulitakoan, festa txiki bat ospatuko dute. Gaur azken kontzertua dago, Latxartegin, 18:00etan: ahots teknika eta abesbatza.

Urteko lana erakusgai

Patxi Moralesen eta Rakel Jimenezen ikasleek haien lanak jarri dituzte ikusgai Barrenako erakusketa aretoan. Ostiralean izan zen inaugurazioa eta hilaren 30era arte egongo da zabalik.

Laida Goiburu

Aitor Saizarrek eta Alazne Apalantzak irabazi dute Goilurrak Rally luzeena

Proba gogorrak bere legea ezarri du, bi egunean 11 erlojupeko jokatuta: 68 autotatik 29 erretiratu dira. Lehia estua izan dute Saizarrek eta Xabier Lujuak, euria hasi arte.

Aimar Maiz

Festak egiteko laguntza eskatu dute gazteek

Porru kaleko festak antolatzen hasi dira gazteak. Asteazkenean bilera egingo dute eta bertaratzeko deia egin dute

Gazte martxan izena emateko epea zabalik dago

Uztailaren 14tik 15era izango da martxa. Izen-ematea uztailaren 8an itxiko da

Patinak eta irristaketa, udarako proposamen paregabeak

Ikasturtea patin festarekin amaitu eta gero, Eraldatuz Euskal Irristaketa taldeak ikastaroak emango ditu uztailean zehar, adin guztietako jendeari zuzenduta.

Ireki dute aisialdirako begirale titulua lortzeko ikastaroko izen-ematea

Ikastaroa urriaren 7tik maiatzaren 26ra izango da. Baldintzen artean, hemezortzi urte beteta edukitzea, DBHko titulazioa izatea eta euskara maila egokia izatea daude

Goierri Gorrik eta Beasain K.E.-k amaiera festa egin dute

Denboraldi hau amaitzearekin bat, datorren denboraldian izena emateko epea ireki du Goierri Gorrik

Gehiago
HITZAkide HITZAkide

 

ELKARRIZKETAK

ERREPORTAJEAK

KIROLA

Azken bideoak

 

Argitalpen bereziak

Gipuzkoa