Ireki dute aisialdirako begirale titulua lortzeko ikastaroko izen-ematea
Ikastaroa urriaren 7tik maiatzaren 26ra izango da. Baldintzen artean, hemezortzi urte beteta edukitzea, DBHko titulazioa izatea eta euskara maila egokia izatea daude
Beasaingo Udalak aisialdirako begirale titulua lortzeko ikastaroa antolatu du herrian bertan, eta dagoeneko zabalik dago izena emateko epea. Ikastaroa urriaren 7an hasiko da eta 2024ko maiatzaren 26an amaitu. Honen bitartez, haurren aisialdian euskaraz lan egiteko beharrezko formakuntza jasoko dute gazteek. Izena ematen dutenek Eusko Jaurlaritzak homologatutako Haur eta Gazteen Aisialdirako Begiralea titulua lortuko dute.
Beasaingo Udalak ekimen hau eskaintzen duen laugarren aldia da. Gazteei haurren aisialdian euskaraz lan egiteko formakuntza ziurtatzea du helburu nagusi, baita aisialdian euskararen erabilera sustatzea ere. Izena emateko baldintzen artean, 2023ko abenduaren 31rako, hemezortzi urte beteta edukitzea, DBHko titulazioa izatea eta euskara maila egokia izatea daude.
Ikastaroaren kostua 465 eurokoa izango den arren, Beasainen erroldatutakoek matrikularen erdia soilik ordainduko dute. Izena emateko, sakatu hemen.