Jakintza Ikastolaren eguna
Iazko Jakintza ikastolaren jaia. Ostiralean Jakintza Ikastolaren Eguna ospatu zuten Jakintzako kideek. Txupinazoa bota zuten udaletxetik eta festa giroan murgildu ziren. Dantzaldia, eskalada eta klariona jolasak, orientazio ginkana, tailerrak edota herri kirolak izan zituzten, eta amaitzeko, euskaraokea eta merienda izan ziren plazan.












