Alex Diazek eta Nicolas Alustizak Espainiako txapelketan parte hartuko dute
Larunbatean, 16:00etan hasita, 23 urte azpikoen Espainiako txapelketako errepide proba egingo da Madrilgo San Lorenzo de El Escorial herrian. Euskadiko selekzioarekin arituko diren txirrindularien artean, bi herritar daude: Alex Diaz Alvarez urretxuarra eta Nicolas Alustiza Goenaga zumarragarra. Selekzioak ez du hautagai argirik eramango eta txirrindulari bakoitzaren dohainak baliatzen saiatuko da.
Argazkia: Karlos Baleztena