Urteko lana erakusgai
Patxi Moralesen eta Rakel Jimenezen ikasleek haien lanak jarri dituzte ikusgai Barrenako erakusketa aretoan. Ostiralean izan zen inaugurazioa eta hilaren 30era arte egongo da zabalik.
Ostiralean pintura erakusketa inauguratu zuten Barrena kultur etxeko erakusketa aretoan. Patxi Moralesen eta Rakel Jimenezen ikasleek ikasturtean egindako lanak jarri dituzte ikusgai. Ekainaren 30era arte egongo da irekita, astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:00etara eta 16:30etik 20:00etara. Oleoa, arkatza, akuarela edo ikatz-ziriarekin eginiko lanak ikus daitezke, gai ezberdinetakoak, figuratiboak zein abstraktuak.
Guztira 40 pintura ikasleren lanak daude: Alba Duran, Alfre Barea, Ani Blanco, Arantxa Herrador, Chari Campano, Elena Popovici, Eider Montero, Eleni Zabala, Estibaliz Gastesi, Eva Molledo, Gissel Nazareth, Haizea Alberdi, Haizea Ezquerra, Ibon Asurmendi, Javi Duran, Joanquien Etxeberria, Josean Perez, Lucia Barea, Lurdes Gonzalez, Maia Blanco Maikel Lliguicota, Maite Garmendia, M. Carmen Argaiz, M. Carmen Intxausti, M. Carmen Usabiaga, M. Dolores Aranburu, M. Isabel Garmendia, M. Isabel Zurutuza, M.Sol Ramirez, M. Tere Redondo, Mila Sarasola, Miren Berakoetxea, Naiara Lasa, Naroa Velazquez, Nerea Agirre, Ruth Trisca, Simonica Oprisoni, Sofia Jimenez eta Urko Toledorenak. Erakusketa ikustera joateko deia egin dute.