Lurren mugaketa digitala amaitu dute Olaberrian, eta liburuxka eska daiteke
Olaberriko udalerriko 1, 2, 3 eta 4 eremuetako lur sailak digitalki mugatzen eta zehazten bukatu dute. Udalaren eskariz, Geograma enpresak burutu du langintza, lur jabeen eta herritarren informazioarekin. Eskerrak eman dizkie, funtsezko laguntzagatik.
Lana bukatu ondoren, emaitza eskura dezakete herritarrek. Geogramak topografikoki jaso dituen mugen eta mugarrien planoak eta koordenatuak liburuxka batean bildu ditu, eta norberak ale bat edukitzeko modua jarriko du orain.
Eskaripean
Lur sailen jabe bakoitzak jaso ahalko du bere liburuxka, paperean, Olaberriko udaletxean. Horretarako, ekaineko lehenengo astean ordutegi bat zehaztu zuten, udaletxeko herritarren arretarako bulegoan.
Beste liburuxka digitalki lortu nahi dutenek, Geograma etxearekin jarri behar dute (deslindes@geograma.com posta elektroniko helbidean). Lur sailaren Katastroko titularra zein den adierazi behar da bertan.













