Puntu-puntuan, San Joan bezperarako iritsi da izen bereko sagarra. Piper denboraldia ere hasi da, piper min eskaintza handiarekin, eta piper berde italiar eta morroarekin. Tomateak ere hasi dira ugaritzen plazako postuetan.
Euskal Herriko Mugimendu Feministak greba deialdia egin du azaroaren 30ean. Goierriko hainbat talde feministek babesa adierazi diote deiari.
Ekitaldi berezia antolatu du Arama Jazz Elkarteak urteurrena ospatzeko, egun bat gehituta. Uztailaren 5eko, 6ko eta 7ko emanaldiak Ordizian izango dira, eta hilaren 8koak Araman.
Hainbat herritako hogei emakumek osatzen dute taldea. Abesti berriak aurkeztuko dituzte igandean. Xabier Sarasola musikagile beasaindarraren obrarekin hasiko dute kontzertua.
Junior mailako lasterketa izango da. Ostiralean hasiko da itzulia Idiazabalgo erlojupeko probarekin. Azkeneko etapa Seguran hasi eta amaituko da, astelehen arratsaldean.
Datorren astelehenetik aurrera Domingo Unanue plazatik sartu beharko dute erabiltzaileek.
Quebrantahuesos ospetsua hogei aldiz egin du Legazpiko txirrindulari beterano honek. Larunbatean, laburragoa baino oraindik luzea den Treparriscos egin zuen. 79 urte ditu, eta ez du bizikleta uzteko asmorik.
Udalbiltzaren ‘Geuretik sortuak’ sorkuntza bekarekin lagunduta, egunotan Zaldibian da Idoia Etxeberria idazle oñatiarra. Astebeteko egonaldia egingo du, herritarrekin solasean. Ataunen egon da aurretik.
Zazpigarren eta zortzigarren etapak pasako dira eskualdetik, uztailaren 18an eta 19an.
Ilintik antolatutako ekintza berezi hau bi saiotan egingo da, eta lehena larunbat honetan izango da, futbol zelaian, 17:00etan; bigarrena, finalaren egunean, uztailak 1. Baloiak zozkatuko dituzte partaideen artean.
'Asteroid City' botako dute Usurbe Antzokian asteburuan eta astelehenean
Herriko Gazteek antolatutako Gazte Egunerako tiketak Urdin Tabernan, Orlegi Tabernan eta Koxka Gozoki dendan erosi daitezke, 13 euroan, bazkaria eta kamiseta barne. GKSk ere antolatu du Gazte Eguna.
Bi konpainiatan banatuta, 100dik gora lagun aterako dira kalera, ohiko ibilbidea egiteko. 18:30ean aterako dira Laubidetik, eta plazan amaituko dute desfilea.
Sokka talde ekintzaileak hartuko du udarako kudeaketa. Zerbitzua hobetzeko asmoz inkesta bat zabaldu dute.