Oianguko Txiringitoa uztailaren 1ean irekiko dute
Sokka talde ekintzaileak hartuko du udarako kudeaketa. Zerbitzua hobetzeko asmoz inkesta bat zabaldu dute.
Oianguko Txiringitoa uztailaren 1ean irekiko dute. Inaugurazio festa izango da egun horretan. Sokka talde ekintzaileak hartuko du zerbitzuaren kudeaketa udaran. Lehenengo deialdian ez zen inor aurkeztu txiringitoa kudeatzeko, eta berriz atera zuen deialdia udalak. Irailera arte Sokkak eskainiko du zerbitzua. “Ahalik eta esperientziarik onena sortzeko”, ekitaldiak antolatu nahi dituzte txiringitoan. Herritarren iritzia jasotzeko inkesta bat zabaldu dute.