Ordiziako osasun zentrorako sarbidean aldaketak egingo dituzte
Datorren astelehenetik aurrera Domingo Unanue plazatik sartu beharko dute erabiltzaileek.
Domingo Unau plazan jarritako moduluak, eta egoitza berriaren sarrera, obretan. // Argazkia: Ariane Vierbücher Goierri-Urola Garaiko ESIak jakinarazi duenez, datorren astelehenetik aurrera aldaketak izango dira Ordiziako osasun zentrorako sarbidean. Zentroa handitzeko eta berregituratzeko egiten ari diren lanen ondorioz dator aldaketa. Erabiltzaileek Domingo Unanue plazatik sartu beharko dute.
Pediatriako eta Emagintzako kontsultak bigarren solairuan egongo dira, eta helduentzako kontsultak plazan jarritako moduluetan.













