Bixen Uliren erakusketa, Antioko interpretazio zentroan
Bixen Uli zumarragarrak Puja… hutsetik bizira! eskultura erakusketa ireki du gaur arratsaldean Antioko interpretazio zentroan. Bere lanak uda osoan egongo dira ikusgai.
Ulik Zumarragako Udalaren brigadan lan egiten du eta lanean jasotako burdin, harri eta egurrarekin egin ditu erakusketako eskultura ikusgarriak. Andoni Salameroren eta Migel Angel Iraetaren laguntza izan du. Salamerok poema bat eskaini dio eskultura bakoitzari eta Iraetak materiala lortzen lagundu dio eta bere ideiak eskaini dizkio.