Urmugak Goierri zeharkatuko du
Zazpigarren eta zortzigarren etapak pasako dira eskualdetik, uztailaren 18an eta 19an.
Urmuga ekimenak Goierri zeharkatuko du. Zehazki, zazpigarren eta zortzigarren etapak pasako dira eskualdetik: Arantzazutik barrena, Urbiatik helduko da martxa; Aizkorriko punta zeharkatu eta Otsaurten amaituko da lehen saioa, uztailaren 18an. Otsaurtetik Lizarrustira egingo dute biharamunean.
Urmuga naziogintzan sakontzeko mendi martxa da. Horregatik, Euskal Herria mendebaldetik hegoaldera zeharkatuko dute, Arabako Angulotik Hiru Herregeen Mahairaino. Bidean euskal kulturgintzako izen handiek parte hartuko dute.
Goierriko etapetan ez da kontzerturik edota emanaldirik izango. Dena dela, sortzaile goierritarrek parte hartuko dute. Esaterako, Gorka Hermosa akordeoi jole urretxuarrak bi saio eskainiko ditu: aurrenekoa, uztailaren 21ean, Irulegin (Nafarroa); bigarrena, uztailaren 29an, Irautzun (Nafarroa). Sarrerak salgai daude urmuga.eus atarian.