XVIII. Gazte Egunerako tiketak salgai daude
Herriko Gazteek antolatutako Gazte Egunerako tiketak Urdin Tabernan, Orlegi Tabernan eta Koxka Gozoki dendan erosi daitezke, 13 euroan, bazkaria eta kamiseta barne. GKSk ere antolatu du Gazte Eguna.
Uztailaren 22an izango den Ordiziako XVIII. Gazte Egunerako tiketak salgai daude. Parte hartu nahi dutenek Urdin Tabernan, Orlegi Tabernan edo Koxka Gozoki dendan erosi ditzakete tiketak, 13 euroan. Bazkaria eta kamiseta sartzen da prezioan. Uztailaren 9a izango da tiketa erosi eta kamiseta eskatzeko azken eguna. Intolerantzia edo alergiaren bat izanez gero, edo beganoa edo begetarianoa izanez gero, kamiseta jasotzean adierazi behar da. Herriko Gazteek antolatutakoa da.
Bi ekitaldi ezberdin izango dira gazte egunaren bueltan, uztailaren 22an. Batetik, Herriko Gazteek antolatutako hori, eta bestetik, GKS Gazte Koordinadora Sozialistak antolatutakoa. Egun bererako, egitarau hau aurkeztu du GKSk:
-14:00etan: Bazkaria. Ondoren, elektrotxaranga.
-17:00etan: Moody.19 eta V1.
-18:00etan: Iltze.
-19:00etan: Kirol ikuskizuna.
-20:00etan: DJ NLezz X Annier.
-21:00etan: Izzi Rainbow & AS04.