Telleriarten San Joan jaiak ospatuko dituzte asteburuan
Musika, jatekoa eta tradizioa uztartuko dituen egitaraua prestatu dute auzotarrek. Larunbatean hasiko dira festak.
Zaindariaren egunean bertan eta biharamunean ospatuko dituzte aurten San Joan jaiak Legazpiko Telleriarten. Karpa jarrita dute dagoeneko Harrizabala plazan, eta laster jasoko dute San Joan makila auzoko elizako plazan. Auzotarrak ere prest daude.
Festak larunbatean hasiko dira, San Joan egunean bertan, eta igandean amaitu. Ohiko ekitaldiak izango dira bi egun horietan, musika, jatekoa eta tradizioa batuko dituztenak, eta herritarrak elkartzeko aitzaki ederra eskainiko dutenak.
Egitaraua
Larunbata, hilak 24, San Joan
10:00 Goiz Deia txistularien eresia
11:00 Meza Nagusia San Joan Ermitan
11:00 Lore bedeinkatzea
13:00 Triki poteoa Iosu eta Furrielarekin
14:00 Auzo bazkaria
Bazkalondoan, ‘dultze meneoa’ aspertu arte, Iosu eta FurrielarekinIgandea, hilak 25, San Joan Txiki
12:00 Luntx herrikoia plazan